🔊Gaur Gasteizen eta Bilbon kalera atera gara Harresien Aurkako Egunean, hauek pertsonengan eragiten duten indarkeria salatzeko; BDZk, Ongi Etorri Errefuxiatuek, Irun Palestinarekin eta Irungo Harrera Sareak deitutako elkarretaratzeetan.
Gora herri askeak!
Atzokoan Erorien Monumentuaren eraispenaren aldeko manifestazioan izan ginen. Ikur frankistak kanpora!!
Ayer participamos en la manifestación a favor del derribo del Monumento de los Caídos.
Ikur frankistak kanpora!!
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak antolatuta Gasteizen gaude
Gerra, krisi klimatikoa, migrazio politika arrazistak, oldarraldi erreakzionarioaren inguruan hausnartzeko.
#SuTxikienItsasoa
Gasteizko mugimendu sozialek antolatuta hainbat ekintza burutuko dira asteburu horretan: hitzaldiak, tailerrak eta kontzertuak.
Steilasetik animatzen zaituztegu jaurdunaldi hauetan parte hartzera.
Eman izena esteka honetan:
docs.google.com/forms/d/e/1F…
🔴🔵⚪Gasteiz Anitzak🟣🟢🟡 aniztasunaren, arrazismoaren eta eskuin muturraren inguruan hausnartzeko deia egin du azaroaren 14rako eta 15erako.
Aniztasuna, arrazakeriaren aurkako jardunaldiak eta eskuin muturraren gorakada izango dira Gasteizko hainbat gunetan.
Elkarretaratzea egin dugu gaur Gurutzetako Ospitalean, igandean lanean hildako beharginaren heriotza salatzeko. Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian 62 langile hil dira lanean ari zirela. Nahikoa da!
Gaur Barakaldon izan gara, etxegabetzeak, langabezia, prekarietatea eta pobrezia salatzeko. Urtero egiten dugu elkarretaratze hau, izan ere, gaur 13 urte Amaia Egañak bere buruaz beste egin zuen CaixaBanken aginduz etxetik bota behar zuten unean.
Bi istripu larri pairatu dituzte basogintza enpresa bereko bi langilek, Sakanan kokatutako basoan. 32 urteko langile bat larri zaurituta helikopteroz eraman behar izan zuten. Aldiz, egun batzuk beranduago, 62 urteko langilea adar batek kolpatua hil zen.
#LanIstripuGehiagorikEz
Nafarroako Torturatuen sareak antolatutako IV. nazioarteko konferentzian izan gara. Nafarroan eta Euskal Herrian torturaren aitortzarako eta erreparaziorako garaia delako. Bakea, egiaren baitan eraikitzen delako.
Hezkuntzako langileen behin-behinekotasunaren egoeraz aritu da Haizea Arbide Aza STEILAS sindikatuko bozeramailea La Ser irratian. Hemen entzun dezakezue elkarrizketa osorik: steilas.eus/wp-content/uploa…
Azaroaren 8an Gasteizko gaztetxean izango gara, Su Txikien Itsasoko 2. edizioan. Euskal Herritik kanpoko zein barruko testuinguruak hizpide izanda, elkarrekin abiatzeko kanpaina baten inguruan hausnartuko dugu
Azaroaren 3an, 4an eta 5ean Nafarroa Garaikoko Lanbide Heziketa publikoan grebak gin ditugu.
Garaiz gabiltza, aurrekontuak oraindik ez baitira onetsi, eta kalitatezko Lanbide Heziketa duin bat bermatzeko baliabideak lortu arte ez dugu amore emango!
steilas.eus/2025/11/06/gehie…
Nafarroako langile, gazte, ikasle eta herritarrei dei egiten diegu datorren larunbatean, azaroak 8, arratsaldeko 18:00etan, Erorien monumentura etor daitezen, exijitzeko ikur frankista hori behingoz Iruñeko kaleetatik ken dezaten.
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea osatzen dugun eragileok, antolatu dugun manifestaziora joateko deia luzatu nahi dizugu.
Azaroaren 29an
17:30ean
Bilboko Hezkuntza Delegaritzatik abiatuta
Segregazioaren kontra, publikoa da bidea! steilas.eus/2025/10/18/azaro…
E-Jko Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak aurkeztutako aurrekontuak ez dira nahikoak EHUk pairatzen duen azpifinantziazioa konpontzeko eta unibertsitate publikoak behar dituen beharrak betetzeko eta berriz ere oso urruti geratzen dira USLOk markatutako BPGaren %1etik